Hasiera

Ezina ekina eginez eta amore ematea ez da aukera 

Kaixo! Plataforma anitzeko aplikazioen goi-mailan titulatua eta UOC-en Multimedia Graduaren amaierako lana lantzen gaur egun. Urte batzuk langabezian zaintza-lanetan egonagatik, horrek eman nau orain arte ikasitakoa birziklatzen eta gai berriak lantzeko.

Nitaz

  • Autodidakta

Betidanik izan dut jakin-mina edozein arloetan eta horregatik beti ibiltzen naiz informazioa bilatzen eta ikasten. Aspalditik ibili naiz teknologian oinarritutako gai eta arlo desberdinetan informazioa eta ikastaroak egiten nire kabuz baita ere gradu ofizialak ikasten. Niretzako oso garrantzitsua da programazio hizkuntzetan birziklatzea eta hizkuntza berriak ikastea ere bai. Inoiz ez da jakin-mina galdu behar!!!!!!

  • Nire gustuak

Teknologiaz aparte, gustuko dut irakurtzea, pelikulak ikustea, txakurrarekin ibiltzea eta mendira joatea. Niretzako aisialdiak ondo aprobetxatzea oso garrantzitsua da, ez bakarrik deskantsatzeko, gustuko ditugun ekintzak egiteko hórrela gure buruari laguntzen diogulako. Nire helburua ez da eguneko ordu gehienak besaulki batean etzanda egotea baizik eta nire buruari eta nire gogoari indarra ematea!!!

  • Ditudan urteak

Inoiz ez da berandu zure ametsak errealitatea bihurtzeko! 43 urte ditut baina betidanik ibili naiz teknologia arloan sartuta. Txikitatik nire aitaren ordenagailuak jaraunsten nituen eta traste-atzen ikasi ere. Zinema, ikus-entzunezko eta diseinu grafiko graduak eta ikastaroak egin nituenean ere software gehienak ikasi nituen eta garai horretan programazio hizkuntzetan hasi nintzen ere trasteetan eta hobby bezala hartu nuen. Gaur egun, hobby edo zaletasun hau profesionalizatzeko saiakeran nago. Jakinean nago daukadan urteak oztopo txiki bat izan ahal dela baina horrek ez dit gelditzen daukadan proiektua gelditzeko!!!

  • Jarrera bizitzan

Aurretik esan dudan bezala ez dit ezer geldituko nire proiektuak ateratzeko, orduan, nire filosofía da ikustea beti edalontzia erdi Beteta eta gelditzen den betetzea. Nire ustez, etsipena eta agobioak luxu bat da eta denbora galtzea ere bai, Izaten ditudan porrot txikiak eta handiak ikasbidai bat da, atzera pausuak botatzea bultzada handi bat hartzeko. Inoiz etsi beti Aurrera!

Ezagutu nahi banauzu eta datu gehiago nahi baduzu kontaktatu